lunes, 15 de abril de 2019

Basque Fest Aste Santuan

Kaixo!
Badator Aste Santua eta Bilbon hainbat jarduera daude egun hauetan, apirilaren 17tik 21era. Bertan hainbat modalitate daude: musika, kultura, zinema, kirola, janaria eta merkatuak. 

Kirolari dagokionez, hainbat aukera daude umeek Herri Kirolak ikusteko eta parte hartzeko aukera izango dute. Bertan ez da kirola bakarrik lantzen, tradizioa eta kutura ere bai, gainera aukera ona izan daiteke denbora elkarrekin pasatzeko.

Hemen usten dizuet webgunearen url-a nahi duzuena begiratzeko: http://basquefest.com/programacion/sport/

domingo, 7 de abril de 2019

Badator Korrika!

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Bi
mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Eskola askok korrikan parte hartzen dute, baina parte hartu edo ez, familia osoa ere joan daiteke euskera bultzatzera eta kirola egitera ere.

Anima zaitezte!

Imagen relacionada

Nor naiz ni?

Kaixo, Maria dut izena, Bilbotarra eta Lehen Hezkuntzako ikaslea naiz. Itunpeko ikastetxe batean ikasi nuen, baina batxilergoan, unibertsitatean eta lehenengo praktiketan erakunde publikoetan aritu naiz. Ikusten duzuen blog hau gurasoei zuzenduta dago eta honen helburua kirola sustatzea eta horren inguruko informazioa helaraztea da.