Extraeskolarrak

Askotan astean zehar lanagatik gurasoek ez daukate denborarik umeekin jolasteko edo kirolaren bat praktikan jartzeko, beraz, eskoletan extraeskolarrak deitutako klaseak daude ohiko ordutegia amaitzean. Mota desberdinetakoak izan daitezke: xake-jokoa, futbola, tenis, saskibaloia, gimnastika erritmikoa, judo, psikomotrizitatea, dantza mota desberdinak... hori eskolaren arabera aldatzen da baita astean zehar zenbat alditan izango den eta denbora ere bai.

Aukera ona izan daiteke umeak gustokoa badu eta ondo pasatzen du, derrigorrez bat inposatzen badiogu eta pozik ez badoa ez du ezertarako balio. Gurasoak gurasoak dira eta ezin dute edozein jardueratan sartu denbora faltagatik umea erabaki gabe. Oso txikiak direnean normalean egiten da zeozertan ona izatea nahi dugulako, baina ondoren, bere iritzia eta gustuak errespetatu behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario