Kirola eta ezintasuna

Kirol egokituaren inportantziaren inguruan ez dago ezbairik: desabantaila fisiko, psikiko, sentsorial, gabezia kultural… egoeran dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzen baitu. Izan ere, hainbat onura eskaintzen dizkie ezintasunen bat duten pertsonei:
  • Errehabilitazioa, ahalmen gutxituen hobekuntza ahalbidetzen du.
  • Autonomia pertsonalaren garapenean mesede egiten du.
  • Integrazio soziala, gizartean integratzen laguntzen du.
  • Norberaren autoestimua eta garapen pertsonala hobetzen ditu.
  • Gainditze pertsonala bultzatzen eta indartzen du

Hainbat federazio daude zeinek kirol inklusiboa lantzen duten (KEEF), adibidez. Hala, funtsezkoena eta gomendagarriena ezintasunen bat duten haurrak testuinguru ahalik eta inklusiboenean egotea da, euren berdinkideekin erlazionatu ahal izateko. Horretarako, curriculum egokitzapenak, laguntza teknikoak, errefortzu orduak, taldekatze malguetan lan egitea, etab. bezalako baliabideak erabiliz.

Horregatik ez dugu amore eman behar, ezintasun fisiko, mental...izan arren besteak bezala kirola eta jokoak egin dezakete, hobeto esanda, komenigarria da aurretik aipatutako onurengatik baita beste askorengatik. Animo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario