jueves, 16 de mayo de 2019

Elorrietako torneo benefikoa

Kaixo lagunak!

Gaur beste ekintza bat esleitzen dizuet. Hasiberrietako ongintzazko torneoa ospatzen da Elorrietan ekainaren 1 eta 2 egunetan. Bertan, umeen minbizirako dirua lortzeko egiten da.

Aukera ezin hobea izan daiteke taldean kirola sustatzeko eta lagun berriak egiteko, gainera eginkizun on batekin kolaboratzeko aukera dago. Beraz, badakizue, animatu eta disfrutatu!!



miércoles, 15 de mayo de 2019

Igerilekuen irekiera

Uda badator!
Dakizuenez, beroa egiten duenean eta umeak oporretan daudenean askotan ezin dugu hondartzara joan, baina polikiroldegien kanpoko igerilekuak irekitzen dituzte puzgailuekin etab. Aurten ekainaren 13tik irailak 13 arte irekita egongo dira. Bilbao kirolak-en web orrian sartzen bazarete informazio gehiago izango duzue horren eta beste kurtso eta ikastaro askori buruz: https://www.bilbaokirolak.com/servlet/Satellite/bk/esp/inicio

Bilbao kirolak-en txartela ez baduzue ez kezkatu, bertan sarrera erosi dezakezue.

Ondo izan!

domingo, 5 de mayo de 2019

Umeak eta abentura

Bilbotik urbil bi parke daude abentura goiz edo arratsalde bat bizitzeko. Bertan umeak mugitzen dira eta esperientzia berriak bizitzen dituzte. Gurasoak ere joan daitezke eta lagunekin barre egin.

Sopuerta Abentura: Sopuertan dago eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, adibidez, eskularruak alokatzeko aukera, komunak, taberna, parking-a... Bertan 2 urteko adinetik gorako umeak parte har dezakete. Zeregin guztietarako irekita dago, eskolak, gurasoak, enpresak, urtebetetzeak... Parketik monitoreak daude pertsonen segurtasuna bermatzeko. Zortzi zirkuitu daude bata bestea baino zailagoa, batzuetan sartzeko altuera behar da eta adinen arabera batzuk edo besteak egin ahalko dituzte. Hemen usten dizuet linka interesatzen bazaizue: http://www.sopuerta-abentura.com/actividades.php

Forestal Park: Umben dago Udalatx, Anboto eta Txorierriko paisaiaz gozatuz. Bertan 6 urteko adinetik gorako umeak parte har dezakete eta lagunak, gurasoak, bikoteak, enpresko lagunak, urtebetetzeak...joan daitezke. Hainbat zirkuitu daude talde, altuera eta adin motaren arabera.

Esperientziagatik esan ahal dizuet Sopuertako abentura parkea aldi dibertigarria pasatzeko eta esperientzia desberdina bizitzeko aukera dela, dena den, bestea probatzen baduzue zuen iritzia eskertuko nuke neuk ere zuekin ikasteko.
Ondo izan!!

sábado, 4 de mayo de 2019

Parkeak

Kaixo berriz!
Dakizuenez umeak kirola egin behar dute, energia agortu beraz, beste aukera bat proposatzen dizkizuet. Parkeetara joatea aukera ona izan daiteke umeak mugitzeko, kirola egiteko eta beste ume batzuekin jolasteko, beraz badaezpada, parke desberdin batzuk aipatuko dizkizuet.

Itsasontzi pirata: Olabeagan dago eta hiru pisutako itsasontzi bat bezalakoa da. Bertan tirolina bat dago, gaztelu bat, txirrista, kulunka, soka batzuk... Gurasoek eserlekuak dauzkate hiru solairuetan, hau da, umeak zaindu ahal dituzte nekatu gabe.

Mendikosolo: Arrigorriagan dago, naturan dagoen parke bat da eta leku handia dago hortik ibiltzeko. Garagardotegia dago bertan dauden guraso edo familiak jan ahal izateko. Gainera, betiko pedaloez gain, duela urte batzuk atrakzio berriak gehitu zituzten, gaztelu puzgarria eta Jumpinga; azkenean, atrakzioak parkean bertan mantenduko dituzte eremu natural eder honek eskaintzen dituen 43 hektareako txoko ederretan atseden eguna igarotzeko.
Hiru atrakzioen prezioak ezin hobeak dira eta ordutegi zabala dute, batez ere eguraldi oneko egunetan eta asteburuetan.


Guggenheim: abandoibarran dago. Bertan museoa eta taberna dago eta batzuetan musika jotzen dute. Ideia ona izango litzateke museora joatea eta gero, parkera joatea taberna bertan edukita. Gainera, forma handiak daude eskalatzeko soketan zehar. Txirrista pare bat daude, bat bestea baino handiagoa. Bola batzuk daude batetik bestera salto egiteko eta bi txoko daude, bat bestea baino errazagoa txikientzako eta handiagoentzako. Horrez gain beste parkeetan dauden tramankulu desberdinak daude gozatzeko.

Parke hauek ezagutzen ez bazenituzten eta animatu bazarete komentatu zer iruditzen zaizkizuen!!

miércoles, 1 de mayo de 2019

Familien karrera

Familien lasterketa kirola, osasun eta familia bezalako atalak biltzen ditu, horregatik ezingo da bakarrik apuntatu, gutxienez, bikoteka. Bertan lagunak ere parte har dezakete. Denontzako lasterketa bat da.
Horrelako lasterketatxo batzuetan parte hartu dut eta esperientzia ona izan da, beraz, animatu!!


Hemen lasterketaren inguruko informazio gehiago daukazue ibilbidea, apuntatzeko datak, argazkiak... http://carrerafamiliar.vamosacorrer.com/bilbao/

III Herri-bizikletaldi solidarioa


Lasterketa honen helburua garraio jasangarrien erabilera bultztzea da, bizikleta eta patinak bezala.

Parte hartzen baduzu ingurumenaren alde egiten duzu eta ONG batekin lan egiten duzu, Aspace Bizkaia. Gainera bizikletarekin edo patinekin paseo bat emateko aukera izango duzu 15 edo 4 kilometro Bilbon zehar eta antolatutako jolas eta zozketetan parte hartu ahal izango duzu.

Aukera paregabea eta osasuntsua izan daiteke familiarekin egoteko. Ez zarete kezkatu behar kirola egiten ez baduzue familia asko joaten direlako eta ez delako lasterketa bat.

Animatu zaitezte!! 

lunes, 15 de abril de 2019

Basque Fest Aste Santuan

Kaixo!
Badator Aste Santua eta Bilbon hainbat jarduera daude egun hauetan, apirilaren 17tik 21era. Bertan hainbat modalitate daude: musika, kultura, zinema, kirola, janaria eta merkatuak. 

Kirolari dagokionez, hainbat aukera daude umeek Herri Kirolak ikusteko eta parte hartzeko aukera izango dute. Bertan ez da kirola bakarrik lantzen, tradizioa eta kutura ere bai, gainera aukera ona izan daiteke denbora elkarrekin pasatzeko.

Hemen usten dizuet webgunearen url-a nahi duzuena begiratzeko: http://basquefest.com/programacion/sport/

domingo, 7 de abril de 2019

Badator Korrika!

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Bi
mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Eskola askok korrikan parte hartzen dute, baina parte hartu edo ez, familia osoa ere joan daiteke euskera bultzatzera eta kirola egitera ere.

Anima zaitezte!

Imagen relacionada

Nor naiz ni?

Kaixo, Maria dut izena, Bilbotarra eta Lehen Hezkuntzako ikaslea naiz. Itunpeko ikastetxe batean ikasi nuen, baina batxilergoan, unibertsitatean eta lehenengo praktiketan erakunde publikoetan aritu naiz. Ikusten duzuen blog hau gurasoei zuzenduta dago eta honen helburua kirola sustatzea eta horren inguruko informazioa helaraztea da.