Kirolarekin lantzen diren baloreak

Kirolak baloreak irakasten ditu eta oso garrantzitsuak dira txikitatik ikastea. Jarduera fisikoarekin sexuen arteko berdintasuna lortzeko hezkuntza bateratua ere sustatzen da, taldeetan islatuko den errespetua, tolerantzia, elkartasuna... eta beste oinarrizko baloreak aintzat hartuta. Ikasleen artean bazterketak eta diskriminazioak ez egiten ikasten da eta sexua, arraza edo etnia dela eta; diskriminaziorik gabeko ekintzak bultzatzen dira. Bertan ikaskideen ausazko etengabeko aldaketa estrategia darabilten jarduerak, ikaskideekin kontaktua dakarten gorputz adierazpeneko jarduerak, jolasetan eginkizun desberdinak onartzen dituzten jarduerak lantzen dira. Horrekin tolerantzia, gutxiengoak errespetatzea, zuzentasuna, giza-justizia eta elkartasuna lantzen da.



Balore sozialei dagokienez, denon partaidetza, errespetua, kooperazioa, harreman soziala, lehiakortasuna, sentimenduen adierazpena, erantzukizuna, berdintasuna, justizia...Balore pertsonalei dagokienez, trebetasuna, sormena, alaitasuna, erronka pertsonalak, abentura eta arriskuak, joku garbia, sakrifizio espiritua, iraunkortasuna, apaltasuna, obedientzia, autokorrekzioa, inpartzialtasuna...

No hay comentarios:

Publicar un comentario