domingo, 5 de mayo de 2019

Umeak eta abentura

Bilbotik urbil bi parke daude abentura goiz edo arratsalde bat bizitzeko. Bertan umeak mugitzen dira eta esperientzia berriak bizitzen dituzte. Gurasoak ere joan daitezke eta lagunekin barre egin.

Sopuerta Abentura: Sopuertan dago eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, adibidez, eskularruak alokatzeko aukera, komunak, taberna, parking-a... Bertan 2 urteko adinetik gorako umeak parte har dezakete. Zeregin guztietarako irekita dago, eskolak, gurasoak, enpresak, urtebetetzeak... Parketik monitoreak daude pertsonen segurtasuna bermatzeko. Zortzi zirkuitu daude bata bestea baino zailagoa, batzuetan sartzeko altuera behar da eta adinen arabera batzuk edo besteak egin ahalko dituzte. Hemen usten dizuet linka interesatzen bazaizue: http://www.sopuerta-abentura.com/actividades.php

Forestal Park: Umben dago Udalatx, Anboto eta Txorierriko paisaiaz gozatuz. Bertan 6 urteko adinetik gorako umeak parte har dezakete eta lagunak, gurasoak, bikoteak, enpresko lagunak, urtebetetzeak...joan daitezke. Hainbat zirkuitu daude talde, altuera eta adin motaren arabera.

Esperientziagatik esan ahal dizuet Sopuertako abentura parkea aldi dibertigarria pasatzeko eta esperientzia desberdina bizitzeko aukera dela, dena den, bestea probatzen baduzue zuen iritzia eskertuko nuke neuk ere zuekin ikasteko.
Ondo izan!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario