sábado, 4 de mayo de 2019

Parkeak

Kaixo berriz!
Dakizuenez umeak kirola egin behar dute, energia agortu beraz, beste aukera bat proposatzen dizkizuet. Parkeetara joatea aukera ona izan daiteke umeak mugitzeko, kirola egiteko eta beste ume batzuekin jolasteko, beraz badaezpada, parke desberdin batzuk aipatuko dizkizuet.

Itsasontzi pirata: Olabeagan dago eta hiru pisutako itsasontzi bat bezalakoa da. Bertan tirolina bat dago, gaztelu bat, txirrista, kulunka, soka batzuk... Gurasoek eserlekuak dauzkate hiru solairuetan, hau da, umeak zaindu ahal dituzte nekatu gabe.

Mendikosolo: Arrigorriagan dago, naturan dagoen parke bat da eta leku handia dago hortik ibiltzeko. Garagardotegia dago bertan dauden guraso edo familiak jan ahal izateko. Gainera, betiko pedaloez gain, duela urte batzuk atrakzio berriak gehitu zituzten, gaztelu puzgarria eta Jumpinga; azkenean, atrakzioak parkean bertan mantenduko dituzte eremu natural eder honek eskaintzen dituen 43 hektareako txoko ederretan atseden eguna igarotzeko.
Hiru atrakzioen prezioak ezin hobeak dira eta ordutegi zabala dute, batez ere eguraldi oneko egunetan eta asteburuetan.


Guggenheim: abandoibarran dago. Bertan museoa eta taberna dago eta batzuetan musika jotzen dute. Ideia ona izango litzateke museora joatea eta gero, parkera joatea taberna bertan edukita. Gainera, forma handiak daude eskalatzeko soketan zehar. Txirrista pare bat daude, bat bestea baino handiagoa. Bola batzuk daude batetik bestera salto egiteko eta bi txoko daude, bat bestea baino errazagoa txikientzako eta handiagoentzako. Horrez gain beste parkeetan dauden tramankulu desberdinak daude gozatzeko.

Parke hauek ezagutzen ez bazenituzten eta animatu bazarete komentatu zer iruditzen zaizkizuen!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario